Bostehun eta larogeita hamar kate numeriko aukeran ukan eta bat baizik ez dugu ikusten: hogei udaberriak ospatzen ari den ARTE izeneko telebista, irekiena, friendly-ena, sakonena, arinena eta irakasgaiz beteena delako. Bereziki Eva Maria Prohacek edo KDD atalekoak pantailan agertzen direnean. Hamabost minutuko berri saila askotan bere lehiakideen oren erdia baino zehatzagoa eta zabalagoa dela iruditzen zait. Zorionak, beraz.
Aurten halaber Alemaniaren batasunaren adinaren floria gogoratzen da Rhein ibaiaz bestaldean: Berlineko hormaren erorketaren itxurak buklean eta gristasunetik kolorera zihoan Wim Wendersen der Himmel über Berlin filma irentsiko ditugu. Alemaniaren gaurko egoera Europako gainerako estatuen parekoa da notazio agentziek ez dutelarik oraino haren ekonomiaren hertzeetara soakorik botatu. Langabezia handia da, finantza eskandalu ugari, ekialdearen arazoak ez dira arras konponduak eta Afganistanen sartua dauka armada.
Baina ikuskizunak aitzina darrai: Heine eta Tucholskyren denboran bezala, errealitatea zirikatzen duten abeslariak taula gainetara hupatzen dira herriaren leichentuch mutzutuegiarenhondarrak inarrosteko.
Wir weben, wir weben!
Hogei urte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu