Cap Negreko ur-zikinen aferan bezain larderiatsu, Sarkozy lehendakariak Senatuari bozka bakarraz eztabaidak mozteko manua eman dio. Gizonak ez ditu Errepublikaren instituzioak errespetatzen ere. Ohitura handia dauka, aberatsenen aldeko erabakiak catiminia-n hartzen baititu 2007ko maiatzaz geroztik. Senatua belaunikarazi ondoan, orain sindikatuen gerrilla kopeta zabala baizik ez zaio geratzen jabaltzeko. Horretarako hedexuriak eta CRSak erabiliko ditu. Lan horren eramaten badaki, ederki.
Bizkitartean, langile elkarteek beste bi egun ekintza iragarri dizkigute datozen bi asteetako. Behemailako grebariek bururaino joan nahi dute eta sindikatu nagusiek oldearen kudeatzeaz beste aterabiderik ez dute alaina. Baionako portua eta zubiak blokatuak ziren herenegun zenbait orduz, findegiak halaber, gasolina biltegiak astiro eta bortxaz abiarazten diren bitartean. Botereak bere pisua jartzen du balantzan azken egunotan aburu publikoaren norabidea aldarazteko. Nanterreko hausleen irudiak agertzen dira pantailetan, etengabe eta harrapatu gazteak garrazki kondenatuak dira.
Presidentaren atzoko diskurtsok finantza merkatuak lasaitu ditu. Gainerakoentzat langabeziaren haize parpaila inarrosi du.
Indarkaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu