Laster hanburger eta sushiz haziko gara. Europako lurralde zenbaitetan sushi-jatetxeak hanburgertegiak bezain ugariak dira jadanik. Azkenok baino bost aldiz janari gutxiago saltzen dute eta berezilariek ez dituzte etengabe garatzen aurrikusten. Erostahal galantarekiko kozina sakon ezagutzen duen elite batentzat adelatzen dira sushiak. Arraina alabaina gordinik irentsi behar da, gordinak daukan fama txarra gainditzen saiatuz. Gaurko garaietan guztia pasteurizatzen eta termizatzen da, pentsamendu politikoa barne. Ondorioak argi dira osasun –mentalaren- mailan.
Sushi-etxeen kopurua biderkatzen baldin bada mediterraneoko atun gorria, latinez thunnus thynnus, lanjerrean dago, honen geroa eta oraina halaber. Indar industrial erraldoiek buhatu zuten iragan udan ekologista apurrek Stromboli filman agertzen den arrantza mota horren baztertzea aipatu zutenean. Noski, proletargoaren antxoa lau urtez debekatzen ahal da, baina ez atun karmina kolorea, aberatsenen hazkurria delako. Sushia irensten duena halaz multinazional bateko goi-mailako langilea da, edo intelektuala —bada oraino horrelakorik?— eta hilabetean behin doa errestaurantera, emaztea eta haurrekin bistan dena.
Klase kordoka.
Bira
Itsushi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu