Itxaro Borda

Josette

2026ko maiatzaren 24a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dugu gehiago Josette Erramun gurutzatuko Baionako karriketan zanpa-zanpa ibilki. Ele airosak eta agurrak banatzen zituen gozoki. Baionar emazteei aitortzen zaien grabitate irribarretsua nabari zitzaion begitartean, eta gure amak beste mundura joanez geroztik, ama edo amama antzera hartzen genuen 1941ean Bankan sortu andere graziosoa. Merkatuko Ostatua edo Bar du Marché jatetxea erosi eta kudeatu zuen bere senarrarekin. Azken egunetan oraino bertan ageri zen semea laguntzen.

Espila baserriko hamaika haurreko sendi bateko laugarrena zen Josette. Hainbat lanbidetan zohitu eta ezkon berritan, bikote gaztea Baiona aldera etorri zen bizitzera, sehi eta tabernetako zerbitzari gisa aritzeko. Cazenave txokolategian ere egon zen Bar du Marchéko etxeko andere ospetsu bilakatu aitzineko urteetan.

Barnealdeko exodo erruralaren uhinetako nesken destinoa kontatzen digu Josetteren biografiak, batzuk Baionan errotzen zirela, besteak Bordelen edo Parisen. Historia hunkigarria... baina dagoeneko Paradisuan dago, gure aiduru, helduko garenerako eguneko menua prestatzen!

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA