BIRA

Margarit

Itxaro Borda
2010eko irailaren 29a
00:00
Entzun
TV3.cat telekatean Bartzelonako Merce jaien hasierako pregoia aurten Joan Margarit poeta-arkitekto adiskideari tokatu zitzaiola ikusi dut. Ukitua nintzen. Makusok euskaratu eta Meettok argitaletxeak plazaratu Miserikordiaren Etxea liburuko hogei olerki irakurri zituen Kataluniako udaletxe nagusian, alderdi guztietako politikariak bertan zeudela -bereziki Polonia emankizunean agertzen direnak- kultur eta kirol mundukoak barne.

Ezer galtzekorik ez duen Margarit olerkaria uneaz baliatu zen Kataluniaren independentziarako deia zabaltzeko. Ideiahedatzen ari dela ohartzen gara, BERRIAk duela gutxi eskaini zigun Adeu Espanya erreportajea aintzakotzat hartzen badugu bederen. Ekitaldia bukatzean, politikari ezberdinak Margariten mintzaldiaz hitz egiten agertu ziren: aburu berdinekoak ez izan arren, gizonak herria zeharkatzen duen sentimendua ederki argira ekarri zuela errateko bat zeuden.

Ez da horrelakorik gertatuko Baionako bestetan. Lapurdumen, Pariseko parpaila entzutetsuak jinarazten dizkigute, Yannick Noah tenislaria edo Betbeder nobelagilea bezala. Ez dute hauek nehoiz balkoitik Euskal Herriaren determinatze propio premiarik aldarrikatuko.

El meu silenci em delata.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.