Bill Gates baino miliardunago bat dabil jadanik Forbes aldizkariaren sailkapenaren buruan; Carlos Slim mexikarra. Mundu mailako ekonomia hobera ari dela eta merkatuak pilpil dabiltzala errepikatzen digute. Krisiaren ondorioz hargatik errusiarrak kanporatu ziren eta hauen ordez asiatarrak zerrendan sartu. Berrogoita hamabost herrietako mila ehun eta miliardun bat kontatzen dira orain lurraren azalean. Mittal sidururgiako lizentziatzaile handiosa bosgarren postuan dago adibidez.
Noiztenka agertzen dira horrelako berriak aferen osagarria azpimarratzeko bezala. Ez gaitezela engaina, jendeon aberastasuna alor publikoa beraien alde pribatizatuz eta langileak oro gabetuz erdietsia da. Botere politikoak belauniko dauzkate aitzinean, gehiengo biluziaren egunerokoaren oreka zalantzan jartzeko prest. Justizia eta eskubide arruntenak pribilegio zaizkie. Junkiak dira denak eta ez dute ohorerik merezi.
Aipa diezaiegun Forbes hilabetekariaren balentria, datorren irailan piltzarren moldean despedituak diratekeen Mugerreko Cerebos gatzagietako beharginei, nagusia Europako dirudunenetan dutela jakiteak plazer eginen die.
Illegal abesten du Buffy Sainte Marie cree indiarrak.
'Money junkers'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu