'Morituri'

Itxaro Borda
2010eko urriaren 15a
00:00
Entzun
Lanean gaude goizon. Azken egunetan gurutzatu anitzen antzera. Ez genuen haiek baino gucci-ago egiten ahal, alaina. Menturaz, aste honetan grebalari jarraitzeak ez du zentzu askorik, eta ez bakarrik dirua galtzen dugulako. Poza kiratsarekin uztartzen doa: aurreko mugimenduetan bezala sindikatu nagusiak holtzaren hegian geratu dira, jauzi egitearen beldur. Barkatu berriz aipatzeagatik baina Rosa Luxemburgi arrazoi ematen diot -beti-: sindikalista baten psikologiarekin, segurtamenak dituelarik baizik ez baita gatazkaratzen, ez da iraultzarik, ez eta greba orokor iraunkorrik antolatzen ahal. Perpausaren gaurkotasunak hormatzen nau.

Hausnar tzarrak burbuilaz dirau ordea, ikasleak karriketan dabiltza, trenbideetako langileek atxikitzen dute oraindik, baina gainerakoak non gdaude? Lanean 'morituri te salutant' dakarren banderola eraman genezake datorren asteko iragartzen diguten perturbazio sozial kutsuko manifestaldi orgasmikoan. Jendarte ereduarekiko galderek, aberastasunaren banaketa bidekoagoarenak adibidez, ez dute erantzunik eta horrek ondoko urteetako gure herritar betekizunak baldintza ditzake.

Bihar bilduko gara Baionako Herriko Etxearen aitzinean.

Lanetik landa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.