Ametsetako lukainketan bizi dira Frantziako kazetari aho zabalak uste dutelarik Marine Le Pen bere aitarekin erkatuz,ezberdina izan daitekeela. Mozorroak erori direla dirudi azkenaldian telebistan pasatu denean. Musulmanoen presentzia bigarren mundu gerra garaiko nazien okupazioari konparatu zuelako probokazioa egozten diote dagoeneko. Aitaren egiazko alaba da, horretan ez da dudarik.
Europa zaharrean eskuin-muturreko politikariak gora ari direla ondorioztatzen dute, Italian, Frantzian, Holandan ala Hungarian. Ez dute erraten herrialde horietan hiritar multzozenbaitengan sendimendu xenofobikorik zizkolatsuenak harrotzen dabiltzan eskuineko gobernari neoliberalak daudela boterean. Oroitu gaitezen Sarkozyren udako histeriaz rom delakoen aurka edo Berlusconiren ateraldi arrazista ugarietaz eta saltsa urrintsuak ederki hartzen duela baimenduko dugu.
Raffarin ministro ohiak borobildu du UMPkoen pentsamendua, horrelakorik sekula balitz: ez da Front Nationala eskuindarren etsaia, eskuinak 2012an irabaziko baitu are eskuinago makurtuz, baizik eta ezkerreko inutileria guztia, alderdi sozialistetik hasirik ultra-ezkerra deitzen duten mugaraino.
Uzta ereiten denean datza.
Muturrekoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu