'Nihil novum'

Itxaro Borda
2010eko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Eskualde hauteskundeen lehen itzuliko garailea abstenzioa da, dudarik gabe. Alderdi politikoek halaz beraien joko mediatiko likitsaren saria eskuratzen dute, baina landerrean dagoena zinez, demokrazia da. Horiek horrela igandea guztia ifrentzuz obratzen eta tarrapataka pasatu dugu, Atarratzetik Maulera, Mauletik Oragarrera, Oragarretik Baiona eta Angelura. Kasik ahantzia genuen lurralde zilar hauetan bozkatu behar genuela. Eta bozkatu dugu, ez behin, bietan baino, Batera plataformaren galdearekiko gure iritzia emanez.

Sozialistak irabazle atera dira orokorki, UMPren aitzinean. Txafla erdia bildu du Sarkozyk eta bere politika arrogantak, Zuberoan dioten bezala. Hirugarren postuan orain kokatzen dira Europa-Ekologia deitu zerrendak, antzaz zein hitzez berriak eta garbiak bide direlako. Telebistan entzun da Fillon zurbila ekologistei eta dagoeneko dudan daudenei heia ozenak luzatzen heldu den igandeko. Martine Aubry, alderantziz, pozik zegoen. Astea segur aski odoltsua dateke. Puntuak kontatuko ditugu.

Zenbakiak irakurtzean gaiztakerietan lerratzeko gogoa pizten zaigu: txafla erdiaren ondotik, eskuindar aho zabalek txifla osoa merezi dutela uste dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.