Bira. Itxaro Borda

Opariak

2010eko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Paper eta kartoi huts metak zakar ontzietan bildu dira engoitik. Jendeak, zoriontsu izateko ordez, entzun ditugu kexu irratian igande azkorrian. Alabaina Baionako Reduit plazako merkatuko hamar txaboletarik zortziak hertsiak ziren eguberriz. Batzuek haurrekin gauza ikuskan eta besteek azken puntako erosketak egiten ibili nahi zuten oraino. Herritarrak badaki jai egunak errespetatzekoak direla guztientzat, kontsumitzaileak aldiz ez, bere buruaren premia hurbilak baizik ez dakuski. Horretan dago ezberdintasunik handiena.

Igandeak eta besta buruak banalizatuak dira, edozein gisaz sakelak arrada sosez betetzekoak baitira. Saltzaileak halaber beraien amuetan harrapatuak dira: ez zaie zerratze unerik zilegitzen. Irratietako uhinetara heltzen da olde isilen marruma. Bizidunak, lanetik eta familiako momentu orgasmikoetarik at, aspertzen dira, ez dakite zer egin, nola kudeatu dirurik edo plazerik ekartzen ez dien denbora. Denbora, debaldea bihurtarazteraino.

Oporretan eta eskainiriko emaitzez kontentu ez direnak aste honetan dendaz denda abiatuko dira, opariak aldatzeko edo balioaren araberako arditez itzularazteko. Insatisfakzioa erabatekoa da. Eguberritan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.