Lanean nengoela, Angeluko postako langile bat bere buruaz beste egiten saiatu zela jakiteak hoztu ninduen. 2009an 77 kolegek suizidatzea lortu zutela badakit alta eta enpresa pribatizatu berriaren egoera psikosoziala larria dela. Suhiltzaileek zuten salbatu hegatsetik jauztear zegoena. Ordu berdinean bi toki ezberdinetan behar zuen, horrelakoak ziren manuak.
Postan gertatu dira suizidioak, urruntasunagatik, familia desegituratzeengatik, laneko baldintza eskasengatik, adibidez Parise aldeko centre de tri deituetan, baina lehen, gaur bezala funtsean, gaia tabu da. Hierarkiak probintzietarik zetozenak abere gisa tratatzen zituen beti. Estresa bidezko managment ospetsuak behialako jende-kudeaketa salbaiaren segida hartzen du: laidoak, umiliazioak, plakardizatzeak, zirika moral oldeak orain langilegoa murrizteko erabiltzen dira, aitzinakotasun sobera duten funtzionarioak kanporatzeko bereziki. Turn over handiagoa lehiatzen dute buruzagiek alaina.
Duela gutxi funtzionario gorrotatuon lizentziatzeko dekretua pasatu da journal officiel delakoan. Ezinezko hiru proposamenei ezezkoa eman eta edonor kanporatua date, indemnizaziorik gabe.
Batzuk aditzen ditut ontsa mehexi huxtuka.
Postan ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu