Sagarrek harrik ba ote zuten galdetu zidan. Baten batzuek baietz esan nion eta pentsatu nuen ez zizkidala erosiko. Halaxe nahi zituela esan zidan: har eta guzti. Nazkatuta omen dago gauza perfektu, koloretsu eta distiratsuak erosteaz. Dena omen daukate zaporea izan ezik. Arrazoia eman nion, baina aitortu nion guk ere askotan itxura oneko gauzen bila jotzen dugula azokarako saskiak betetzeko. Lekak, esate baterako, tamaina batetik gora ez ditu nahi izaten jendeak, nahiz eta berritan handiak ere goxoak diren. Etxean jaten ditugu. Ez zuen hori ulertzen. Harra daukaten sagarren bila bera, eta beste jendea sagarrak eskuan hartuta eta zulo susmagarrien bila. Esan zidan gauzek ahalik eta botika gutxien zutela eta salerosketan ez nabilela frogatzeko duen modua harra baduten sagarrak erostea zela. Ā«Ikusi ditut sagar gehiago ere, baina politegiak iruditu zaizkitĀ», esan zidan. Arrazoia zuen. Egungo azoka gehienetan salerosketa handia dago, eta baserrietan, oraindik, pozoi asko erabiltzen da. Ez direla pozoia? Botikak direla? Gure amamak benenoa deitzen zien.
Pozoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu