Egiptoan itsaso biblikoak zabalduko diren orduaren zai daude herritarrak. Miloika biltzen dira Kairo, Alexandria eta Suezeko karriketan. Mundua begira dago, hatsa dildil. Eroriko al da Mubarak? Nehork ez du gertakaria huts egin nahi, egun bakoitzeko mugimenduen hariak iparralde hanpatuko pantailetan biribilkatzendirelarik. Minutuz minutu.
Turismo agentziak hargatik kexu dira, demokrazia eskaera horiekin beraien komertzioa zalantzan baitatza. Miarritzeko andere bat entzun dut halatan goiz batez irratian auhenez: lau bikote dauzkate Nil ibaiaren gainean kruxerako ontzi batean zerratuak itzulerako hegazkinaren aiduru. Dirua galduko duela gehitzen zuen, iskanbilak hedatuko direla orain, Tunisiaren ondotik, Egiptoa zurrunbilo politikoen uhinetan itotzen baldin bada. Aljeria eta laster Maroka norabide debekatuak diratekeela ere eransten zuen.
Burdinezko ahurrez hertsatu diktatura zakarrek gauza bat bederen zilegitzen dute, Frankoren denborako Espainia hartan bezala: turismoaren garapena, merkea naski, Europar eta Amerikarrentzat. Miseria eta askatasun gabezia bertako hiritar twitterdunentzat. Baina hori ez da turisten arazoa.
Ninika muskerrekiko Sakkarako eskribaua pentsati dabil.
Bira
Sakkara
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu