Bira

Tirana

Itxaro Borda
2011ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Albaniar bi solastatu nituen herenegun Baionan. Erraten zidaten ez zela jendalde sanorik han. Erantzun nien on bat gutxienez ezagutzen nuela: Ismael Kadare eta haiek bai, arrazoi duzu, hori ona da. Biharamonean italiar egunkari batean irakurri nuen Tiranako gobernuaren egoitza asaltatzen zebiltzala hango hogei bat mila biztanle, korrupzioa, erregaien eta janariaren prezioen goratze itzelak salatzeko. Hiru hil ere izan izan zirela zekarren izparringiak.

Albaniarren bandera gorriak arrano bat darama erdian. Ikurra polizien ke artean biribilkaz ageri zen Youtubeko irudietan. Sali Berisha buru andeatuaren kanporatzea eta hauteskunde berriak eskatzen zituzten Edi Ramak akuilatu arerio sozialistek, Tunisiako adibideak haiatu balituzte bezala. Lehen aldia da Albania gisa horretako manifestaldiek inarrosten dutela. Berrikitan krisiaren orbaina ireki zuen Ilir Meta lehen ministro ordearen dismisioak.

Eskualde guztietan orain suteak pizten dira. Populuek nekez jasaiten dituzte bozka garaietako iruzurrak, oinarrizko ontasunen gaineko zenbaitzuren espekulazio oldeak eta askatasun murrizketak neoliberalismoaren onetan. Aljerian. Egiptoan. Albanian. Grezian. Frantzian. Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.