Kontatzen da Errusiako enperadorea bere lurraldeetarik zebilelarik, gurtzaileek dena lasai eta eder erakusten zioten margoak jarraiki arazten zituztela, jaunkilotak halaz herriak pairatzen zuen miretsia ez zezan ikus. Ez dakit egia den ala Tolstoien nobela batetik ateratako irudia den, baina decorum-a kendu eta erregea biluz agertzen zen.
Jadanik Frantzia burdinezko ahurraz urkatzen duen autokratak berdin egiten du lantegiak bisitatzean. Prefetek, ez baitute Pointe-a-Pitrera igorriak izan nahi, zutun obeditzen diote: sindikatuen presentzia debekatua, autobus kontrolatuetan datozen aitzinetik hautatu kazetariak, hertsi eta poliziaz setiatu hiriak. Langileek ere ez dute lehendakariari deuseren errateko eskubiderik. Herritar hasen haserrea haztatzeko arriskuak oro eliminatzen dituzte, gizona aburu-ikerketetan lanjeroski behera doalarik.
Ahitu da Mitterand eta Chiracen garaia: jende multzo gotorren erdian loriatzen ziren, bosteko tinkatzen, hitz gozo -elezuriak noski- banatzen, plazerrez hatsanka eta txaloekin gero estradetara igotzen. Ontziaren kapitaina dela errepikatzen duena azkenean behe mailako marinelen beldurrean dihardu. Hori ez da ona.
Cosi fan tutte.
Tzar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu