Azken berrien arabera Santizpiritu zubia oinez zeharkatzen dugunean, bereziki bero dagienean, monoxido karbonikoz bihikaturiko partikula arinez kutsatu airea biriketaratzen dugu, alta sinesten dugularik ibiltzea, autoa hartzea baino garbiagoa dela. Usteak hemen ere ustelak ditugu. Garapen iraunkorraren ideologiaren iruzurretarik bat naski.
Baina gauden lasai. Ez da betirako egoera. Petrolioaren aro termodinamikoa bukatuko da hemendik hiru belaunaldiren buruan gutxi gora behera. Gaur sortzen den umea ezagutzen dugun munduaz gozatzen azkena izango da. Bizkitartean menturaz multinazionalen eta botere neoliberalen aldetikako falanga eta arrogantzia handiko urteak jasanen ditugu, prezio goratzeak, miseriak eta gataskak biderkatuko direlarik. Epea hurbildu arau argi dago nehor ez dela etikoki apailatzen olio preziosaren gabeziaren balitzera.
Harrigarria da petrolioa gure bizitzetako gauzarik niminoenetan nola sartzen den ikustea, laborantza intentsiboan, industrian, janari ekoizpenean, preserbatibo eta pilularen osatze kimikoetaraino. Urre beltz iturriak agortuko direnean egunerokoa eta politika alorra desertu bihurtuko dira. Mad Max eroen ifernuan deitoratzeko astia ukanen dukegu.
Bira
Urre beltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu