Urre berdea

Itxaro Borda
2010eko urriaren 26a
00:00
Entzun
Urrea kolore anitzekoa izan daiteke: euskal gasna garai batean urre zuria zen, urre urrea aldiz Wall Streeteko trade-rentzat dago eta urre berdea afrikarrentzat azken urteotan. India eta Txinako multinazionalak kontinente beltzean errotzen dabiltza, bereziki laborantza alorrean: artoa, irrisa, soia, palmondoak olioa egiteko. Zerrenda luzea da. Alem etiopiarrak euro bat egunean irabazten du jada Delhiko Karuturi enpresa agroalimentarioaren 300.000 hektareetan lanean. Munduko Bankuaren arabera, Etiopiak milioi bat eta berrehun mila hektara saldu edo alokatu ditu, halaber auzoko Sudan eskualdeak. Inbestitzaileak Europatik, AEBetatik, Magrebetik edo Asiatik datoz.

Madagaskar edo Kamerunen eztabaida garatzen ari da: zer bilakatuko dira bertako nekazariak, erakunde pribatu arrotzak lurrez jabetzen baldin bazaizkie? Europarrek edo txinatarrek beraien eremuetan nahi ez dituzten OGM delakoekiko ekoizpenak lantzen dituzte. Afrikaren arazoa lekuan lekuko proiektuen finantzaketan datza eta jakitate mailan: burmuinak atzerrietara doaz. Alem etiopiarrak dio: urrea badugu esku artean, baina ez dakigu nola erabili pobreziaren aurka borrokatzeko.

Zirrikitutik lerratzen dira kanpotarrak, aberasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.