Irlanda tormentaren minean itotzear dabilala, erraza dute neoliberalek. Krisia sustatu eta diru publikoa beraienganatzea lortu zuten. Bereziki bankuek. Zor pribatuaren ordaintzeko estatuek zor publikoa hazten digute eta jagoitik zuloa handitzen doa jendetza xeheenen bizkarrak larrutuz. Malia edo Nigeren bezala, Europan Afrika sortaldeko herrialde anitzetako zenarioa garatzen da. NDF akuilatzaile.
Zerbitzu publikoen errausketak eta erreforma inikoen oldeak ez du beste oinarririk. Ehun urteraino biziko garela edo seguritate soziala baliatzaileen atzaparretarik jalgitzekoa dela errepikatzen digutenak gezurti hutsak dira. CAC 40eko nagusien adiskide min diren gobernariek birla finantziala hantu zuen arduragabeko eratorri itsu eta falangatsuaren ondorioaren gastuak jada pikarrai dabiltzan herritarren artean partekatzen dituzte. Benefizioak, konturatuko zaretenez, ez dira gehiago banatzen, banaketa hori baitzen jagoitik aipatzea bera bekatu mortala den ongizate egituraren bermea.
Zorra nazionalizatubitartean dena pribatizatzen dute. Hiritar europearrek Bamakoko gure lagunen antzera zorraren interesak pagatuko dituzte hemendik aitzina.
Interesak baitira interesgarrienak.
Zorra gor
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu