Bisurtean sartu gara. Edo bisestean. Leizarragak bere Kalendreran: «b i s e x t a , u r t e k o 3 6 5 e g u n e z g o i t i d i r e n s e i o r e n e t a r i k e g i t e n d a , l a u ru r t h e t a r i k l a u r u r t h e t a r a .» Kutxabankeko aurrezte plan bat ematen du: aurreko lau urteetan sobratu zitzaizkigun orduak (sosak) pilatu, eta kartilla bat osatu. Raxoiren neurrien ondoren, ordea, diruaren aurrezpenezko izpiritu horrek aukera laburragoa du Euskalerriaren Yakintzak jasotzen duen usteak baino: «Bisurteetan bikoitz asko jaiotzen dira». Ohartu naizen arte horrek ere —lau urtetan galdutako orduak eta alferrik isuritako hazia parekatzeak— banku baten izpiritua irudikatzera naramala. Oraingoan, hazi-banku batena, horixe aldea.
Asto-laster baten esanetan, xaharrok amoros izaten omen gara bisurteetan. Krisiaren amaieraren partez, bisurteak ez al dizkigu bikiak ekarriko!
Hitz beste
Bisurte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu