Bizion auzia

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 31
00:00
Entzun
Zubi honetan ez baita, ziur, albiste askorik izango, koroien prezioaz arituko zaizkigu hedabideak, eta emango digute hilobi eta mausoleo garestienen berri ere: ba omen dira pisu ondradu batek adina balio dutenak.

Eta esatariak hartan ari direla, Pere Calders katalanaren Nevares-ek hemen du atseden nobela laburra etorriko zait gogora. Mexikoko herri batean, eurite itsuak Laloren eta bere auzoen txabolak eraman ditu. Ez dute nora joanik. Edo bai, badute. Bildu euriak eraman ez dituen trepetak -Guadalupeko amabirjinaren estanpak, txoriaren kaiolak eta irratitxoak ere barne- eta aberatsen kanposantuko hilobi eta mausoleoetan hartuko dute ostatu; hilarri, gurutze eta aingeru zurbilen artean hasiko dira bizitzen, inoiz amestu ez duten dotorezia marmolezkoan. Hildakoenganako errespetua non geratzen den? Lalok dioena:

-Bizi ezinik gabiltzan bizioi zor zaigu errespetua, bizi ezinik gabiltzan bizioi!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.