Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Bizirik

2012ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Pertsonaiak abiarazten baditut, beren bizitza bizi dezaten da. Izatez, ez naiz ni pertsonaien sortzailea, berek sortzen naute ni. Idazterakoan, argi daukat pertsonaiek beren pasioen eta emozioen mugan ibili behar dutela. Maita dezatela edo gorrota dezatela, egin dezatela egin beharrekoa, baina modu apasionatuan.Horixe da, pasioa, jendeak gogoratzen diona pertsonaia bati. Baina ez daukat aurrez kalkulatutako egitasmorik: istorioak idazten jardun ahala, istoriook bizi nahi ditut. Adibide bat emango dizut. Fahrenheitekin ari nintzela gertatu zitzaidan:egun batez, Montag, nobelako pertsonaia nagusia —liburuak erretzera behartua— asaldatu egin zitzaidan. Ez zuela liburu gehiago erre nahi, leporaino zegoela. Nik ez neukan aukera handirik, eta erantzun nion: «Beno, nahi duzuna, utzi liburuak erretzeari eta kito!». Bada, pertsonaiak ez zuen liburu gehiago erreeta nik nobela bukatu nuen». (Bradburyk Clarín egunkariari).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.