Bizirik

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun


Aukeran nahiago pelikula bat berrikustea, tanatoriora joatea edo telegrama bat bidaltzea baino. Baina ez neukan pelikularik eskura, eta bi adiskidek orain hogeita hamar urte idatzitako elkarrizketa-liburua zabaldu nuen (Juan Hernandez Les eta Manuel Hidalgoren Conversaciones con Berlanga). Azpimarren hausnarrean nenbilela, honako hitzotan iltzatu zitzaizkidan begiak:

«Egunero irakurtzen dut egunkaria, bizitza berrehun urtez luzatuko duen droga berriari buruzko albistearen bila. Nola gustatuko litzaidakeen hiltzea? Hil gabe. Gorroto ditut pelikula amerikarretako mediku tipiko horiek, protagonistei esaten dietenak bi hilabeteko bizitza geratzen zaiela. Nahiago ditut mistifikazioa eta engainua: umeak Parisetik datoz; hau ez da minbizi bat, katarro bat baizik... Ez dut heriotza onartzen. Heriotza ez da existitzen».

Igande gauean El verdugo ikusi nuen lagun batek utzita. Berlangak bizirik segitzen zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.