Hitz beste

Bobinak

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Arabiarrek hain berea duten kontakizunerako jario gozoa dastatu nahi duenak eskura du Nahguib Mafhuzen Mirarien kalezuloa nobela, Patxi Zubizarretak itzulia. Bertan ageri den Kairoko jendearen ispilua nonahikoa eta noiznahikoa dela esan zuten aurkezpenean. Eta halaxe izan: Arturo Ripstein zinemagileak Mexikon girotu zuen Mafhuzen nobela, eta Amaia eta bukaera izeneko pelikulak Zinemaldiko urrezko maskorra irabazi zuen 1993 urtean.

Aurten ere Donostian izan da Ripstein, baina esku hutsik itzuli baita etxera, sekulakoak eta bi esan berri ditu Zinemaldiaren kontra. Orain hogeitsu urte kategoria handikoa zenak gaur kakaren usaina du Ripsteinentzat. Baina zinea beti da mirarien kalezulo bat: 1993ko hartan pelikula atzekoz aurrera pasatu zuten, bigarren bobina gozatu eta gero ikusi ahal izan genuen lehendabizikoa. Hala ere, urrezko maskorra eman zioten.

Esango nuke oraingoan Ripstein izan dela bobinak nahastu dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.