Jorge Luis Borges ez litzateke denok ezagutzen dugun Borges, Marcel Schwob gabe. Ez diot nik, Borgesek berak aitortzen du, Doilortasunaren historia unibertsala izeneko ipuin laburren bilduman adibidez. El Alephek ere, Borgesen testu famatuenak, Schwob-en aire handia du. Eta zer? Borgesengatik maiz esan izan da plagioren apologista bat dela, baina hark egiten duena ez da aurretik zegoen zerbait hartu eta hari jarraipena ematea baino. Kate maila infinituek osatutako kate amaigabe bat da artearen historia, hori ere Borgesek esana.
Otsailean, Agustín Fernández Mallo idazle ikonoklastak, Espainiako Nocilla belaunaldiko ordezkaririk ezagunenak, Egilea (Borgesena) Remakeliburua argitaratu zuen, Borgesen testu ezagunenetako baten omenaldi parodiazkoa eginez. María Kodamak, Borgesen alarguntsa eta oinordekoak, liburua dendetatik erretiratzeko agindu du.
Borges zer esaten ariko den hilobian, ez dago jakiterik.
Hitz beste
Borges, 'Remake'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu