Francok Julián Grimaurenfusilamendua agindu zuen garaitsuan Berlangak heriotza zigorraren kontrako Borreroa (El verdugo) alegatua ezagutarazi zien zine-ikusleei… Pelikulak sekulako oihartzuna izan zuen Veneziako Zinemaldian, Moskukoan, Frantziako zineetan. Estatuan, ordea, ez zituen bi aste ere egin aretoetan, baina ez ikusleen faltaz, zentsuraren aginduz baizik.
Kanpoan, arrakasta; barruan, isiltasun inposatua. Eta Francok bere ozpin txarra jariatu zuen ministro-bilera batean: «Badakit Berlanga ez dela komunista. Hori baino okerragoa da: espainiar txar bat!». Diktadorearen behazunaren obramenduak areagotu egin zuen pelikularen ospea.
Atzo, lerrook idazten ari nintzela, eguraldi euritsuakez zuen poz askorik iragartzen, baina gauak egunaritxanda noiz hartuko nengoen ni, telebistaren aurrean esertzeko: berriro ere El verdugo ikusteko parada izango nuela jakiteak eramangarriagoa egiten zidan giro lanbrotsua.
Hitz beste
Borreroa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu