Hitz beste

Bululu

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Aspaldikoa da nire harridura: badira politikariak agintean egon arren oposizioan baleude bezala jokatzen dutenak, boteretsuak izan arren boterearen kontra daudela sinestarazi nahi izaten digutenak. Beren hanketara iritsi orduko, baloia gainetik kentzen duten jokalarien antza dute. Bost axola nora doan baloia: konpromisotik libratzen dira, beren burua salbatzea izaten dute helburu.

Atzo, teatro klasikoari buruzko liburu batekin ari nintzela, Bululu aktorearekin egin nuen topo. Galiziarra omen zen, eta, orain laurehun bat urte, herriz herri ibiltzen omen zen teatro klasikoko obrak ematen. Berak jokatzen zituen pertsonaia guztien lanak. Aski zuen ahotsa eta keinuak aldatzea, noiz errege eta noiz bufoi, noiz borrero eta noiz jopu, noiz adar-jarle eta noiz adardun izateko.

Ordutik, bululu deitu zitzaien paper guztiak jokatzen zituzten aktoreei. Ez da bululuen kasta agortu. Eszenatokia aldatu dutela, horixe aldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.