Hitz beste

Canona

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Nire ordenagailuko I'Tunes-en irrati-programak musika klasikoaren 106 sekuentzia harrapatzen ditu, 106 programazio desberdin segitzeko aukera dut. Egunari egun, sekuentzia gehienak bisitatu ditut. Gehienetan, programazioa berdintsua da: konpositore berak, musika berak, genero berak. Gutxitan eskaintzen didate nobedaderik, harribitxi ezkuturik, ezagutzen ez dudan lanik. Behin eta berriro errepikatutakoak osatu du, antza, musika klasikoa deitzen dugunaren errepertorioa. Hortik irteteko, basamortua gurutzatu eta iniziazioari ekin behar zaio deskubritzeko musika klasikoa —edozein musika eta edozein arte— eskaintzen zaiguna bainoerruz ugariagoa dela.

Behin eta berriro errepikatua kanon bihurtzen da eta kanona delako errepikatzen da behin eta berriro. Zirkulu bizioso bat, alegia, denborak eta guk zorrotz-zorrotz ehundua…

Paradoxa baita: errepikapenak —sorkuntzaren etsaiak— transmititzen du sorkuntza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.