Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Damu-mudak

2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Horra ikasle bat, maisuak darabiltzan margoak, hark ematen dituen brotxa-kolpeak, haren joan-etorriak imitatzen. Ez da ikasle txarra, Prado museoan aurkitutako Giocondaren kopiak hala erakusten du. Baina egunotako informazioetan, aurkikundea bera baino interesgarriagoa da bidenabar baino agertu ez dena: bi koadroetan ageri diren pentimentuak —koadroetan egon ohi diren damuen eta asmo-aldaketen arrastoak— berdin-berdinak omen dira. Da Vincik, damututa, atzera egiten duenean, ikasleak ere atzera egiten du. Maisuak bideren bat utzi eta beste bat hartzen duenean, gauza bera egiten du ikasleak ere.

Baina maisuaren dudak, itxaro-aldiak dira ikaslearentzat: zain egoten da beti maisuak zein bide hartuko. Maisuaren damua bere kabutatik irteten da. Ikasleak ere izango ditu dudak eta damuak, baina maisuaren bidetik desbideratuko lukete.

Emaitzen atzeko zalantzak eta damu-mudak bereizten ditu jenioa eta imitatzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.