Danubioa

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Markatu nauten liburuen artean, Claudio Magris-en Danubio. Liburu bitxia da: badu saiotik, badu narraziotik, badu bidaia-liburutik. Danubioren iturrietatik hasi eta ur-korrontean behera egindako bidaia bat aitzakiatzat harturik, ibaiaren bi ertzetan sortutako kulturen mosaiko sekulako bat osatzen du Magrisek milaka tesela, istorio, erreferentzia kultural, hausnarketa, gertakari eta deskribapen zehatzekin. Sarritan jotzen dut liburura, eta zutabe hauei ekin nionetik, sarriago: testutxo hauetariko askok asko zor diote Magrisen liburuari. Inspirazio-iturri gisa. Baita liburuko espiritua bidaide ona dudalako ere lerrook idazterakoan.

Dena lokatz gorriz zikindutako gizon bat, aulki batean eserita, periodiko guztiek eman duten argazki batean. Gizonaren begirada galdu hunkigarria. Danubio zabaldu dut beste behin. «Hor, unibertsoaren bazter batean eserita...»hasten da Magrisek aipatzen duen poema hungariar bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.