Hitz beste

Diktadoreak

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Egiptokoa egunotan. Tunezekoa orain egun batzuk. Diktadoreak. Oso zuten pitzadurarik gabea beren bikaintasun morala! Nork jarri zalantzan haien goi-uste morala? Eta herriaren ona baitzuten helburu, aginpide osoa behar. Kontrolik gabea. Harik eta esaten dizuten arte, herriaren borondatea lapurtzeaz gain, diru mordoa pilatu dutela paradisu fiskalen batean. Eta, koadroa osatzeko, hor ikusi dugu Estatu Batuetako ordezkaria herrialde xahutuak demokrazia besarkatu beharko lukeela aholkatuz. Atzo arte diktadorea babesten aritu den horixe demokraziaren berme dugu orain.

Albisteen zama gainetik kentzeko, Tolstoiren egunkaria zabaldu duzu. Brastakoan, begiak arranpalo jarri zaizkizu: «Oraindik ez dut inor aurkitu moralki ni bezain ona denik». Eta otu zaizu goi-uste moral horixe dela jarrera diktatorial baten muina,ez gaudela inor libre —ezta Tolstoi ere— nor bere esparruan diktadore izatetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.