Orain ehun bat urte, El Prado museoak sua hartu zuen eta seko kiskali zen, suak errauts utzi zuen bertako koadro eder gogoangarri asko. Biharamunean, El Liberal egunkariak suteari buruzko kronika sutsu bat argitaratu zuen, katastrofearen berri emanez eta museoaren abandonuzko egoera salatuz. Erreportajea oso zen gihartsua, estilo haserre zumetsu batez idatzia, eta goiz hartan madrildarrak, oso haserre, trumilka agertu ziren hondakinak ikustera, baina… Baina Museoa oso-osorik zegoela, horixe.Mariano de Cavia kazetari ezagunaren trikimailuak museoaren egoera salatzea zuen helburu.
Bururatzen zaizkidan hausnarketen artean (helburuarenzilegitasuna versus profesionaltasuna auziari buruzkoak asko), bat nagusitzen zait kabutan: gaur, Interneten garaiotan, albistearen egun batetik besterako dinamika horrek jai luke, denok dakigun egia horixe. Orduan? Inork ez duela asmatzen nondik jo, denok dakigun egia horixe ere.
Hitz beste
Dinamika
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu