Zorionean beti planto eginda bizitzea ezinezkoa omen: zer moduz gauden galdetzen digutenean, «hobeto, kalte!» erantzuteko paradak ez ditugu, behintzat, askorik izaten bizitzan. Zorion perfektua hirustaren laugarren hostoa izan, nonbait.
Aldez edo moldez, denok bilatzen dugu zoriona. Baina balirudike zorionak diruaren distira eta diruaren hotsa dituela: diruaren bila saiatzen gara —eta ez zorionaren—; gehienetan, zoriona galtzeraino saiatu ere. Cameron lehen ministro britainiarrak biak bereizi nahi izan ditu: jendearen egoera ekonomikoa neurtzen duten ohiko inkesta ekonomikoez gainera, jendearen zorion-galga neurtzen duten inkestak ere egiteko agindu du berriki.
Gure kantu zaharrak dirua erein eta harria bildu zuenaren zorigaitza kontatu zigun. Agintari guztiek imitatu beharko lukete Cameronen iniziatiba: ereindako diruek emandako harriak kontatzen hasiko ginateke, agintariak aurretik ditugula.
Hitz beste
Diruak harri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu