Hitz beste

Disidentzia

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Periodiko batetik, zer irizten diodan Batasunaren pausoari. Kontsiderazio batzuk egin eta gero indarkeria baztertzearen onura begi-bistakoez eta abar, esaten dut demokrazia asignatura zaila dela, egunero-egunero gainditu beharrekoa, baina Espainiako demokraziak ateratzen dituen notak ez direla batere distiratsuak. Telefonoa pausatu eta gero, beste kontsiderazio bat etorri zait burura: demokrazia betebehar politikoak eraikitako joko bat da, bere zelaia eta arauak dituena, baina nola balioztatzen da demokrazia baten joko-maila? Hona modu bat: disidentzia eramateko modua da demokrazia baten, ez kotoizko froga bakarra, baina bai adierazgarrienetakoa.

Latinetik dator disidente hitza. Dissidere: aparte eseri. Aparte eseri nahi luketenak ere errespetatu behar ditu demokrazia-demokrazia batek, baina nago disidenteen onarpena ez ote den jaki astunegia demokrazia guztiz jangartxu honentzat…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.