Hitz beste

Distirarik ez

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Batek galdetu eta galdetu egiten zuen; bestea, sagarraren adarraren puntara joaten zitzaion. Txirla beltz bat baino aspertuago, laster galdu nuen zutaberako ideiaren bat topatzeko esperantza, eta The Tarnished Angels (Aingeru distira galduak) ikusten hasi nintzen. Istorioa Faulknerren ipuin batean oinarrituta badago ere, Douglas Sirk-ek zuzentzen du filma. Melodrama bat, beraz. Primerakoa, ikusi berri nuen debatearen apurra gogotik kentzeko.

Lehen mundu gerran sona handia izandako hegazkinlari bat aireko akrobaziak egitetik bizi da. Patu gaiztoaz lantua jotzen duen heroi triste bat da, zerua zoru bihurtu zaion pertsonaia distirarik gabea. Halako batean, emazteak esaten dio pilotuari:

«Galdera idiota bat egiten baduzu, beti dago pailazo bat hurbil, erantzun idiota bat emateko prest».

Pelikularen haria galdu eta gogoa debatera joan zitzaidan. Bat-batean, eskura neukan zutabearen giltza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.