Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ederrean bat

2012ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Antzinako greziarrek zerura begiratzen zutelarik, kosmosa (orden ederra, grezieraz) goresten zuten. Unibertsoa kosmos zuten: txit eder ordenatua. Bada, halaber, jatorri amerikarreko lore txiki bat, koloretsua eta oso ederra, kosmos izena jarri ziotena bere edertasunarengatik. Unibertsoaren errealitate neurrigabea eta lore txiki apal batena, izen berdinarekin uztarturik. Ederrean bat, izenez eta izanez.

Adituek esan berri dute aldaketa klimatikoak bost milioi pertsona hiltzen dituela jada urtero. Landareen eta animalien ehunka espezie galtzen ari da eragin berberagatik: tartean, kosmos izeneko loretxoa. Ez gara gai —gure bulkada ez da aski eder ordenatua— prozesu galgarria gelditzeko.

Edertasunaren eta ordenaren beste muturrean, greziarrek kaosa ikusten zuten (formarik ez duena, anabasa). Kosmosaren berezko edertasunetik urrutiratu eta, seinale guztien arabera, kaoserantz doa egiten ari garen galbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.