Vatikanoko bigarren kontzilioaren bezperetan, Italiako komunista ortodoxoenek pepponismoa deitzen zioten kristauekin elkarrizketatzen hasi ziren militanteen jarrerari. Fenomenoak Guareschiren Don Camilo nobelatik hartu zuen izena: herri txiki bateko don Camilo apaizaren eta Peppone alkate komunistaren arteko harremanak kontatzen zituen garai hartan arrakasta sekulakoa izan zuen nobelak. Hortik, pepponi deitzen hasi ziren kontzilioak zekartzan aire berrien usainera katolikoengana hurbildutako komunistei. Italiarrak maisuak dira beren buruei barre egiten (ere).
Laster hauteskunde orokorrak ditugu. Inkestak popularren garaipen guztizkoaren berri ematen ari dira, eta han-hemengo talde politikoak eta hainbat pertsonaia ezagun, oraintsu arte popularrekin basoerdi bat ere hartu nahi ez zutenak, hasita daude keinuka eta bostekoa luzatzen.
Beharbada, peppenismoa da pepponismo zaharraren aldagai autoktonoa.
Hitz beste
Eguneratzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu