Errazenera joko dut: beste batek -kasu honetan Juan José Millás-ek- esandakoetatik tira egin eta zutabea osatzera noa. Ez da alferkeriagatik -ez, behintzat, horregatik bakarrik-: ezin liteke gehiago esan hain modu laburrean mendebaldea bizitzen ari den klase guztietako balioen galeraz.
Zapaterok Wall Street-eko arduradunekin egindako bilera aitzakiatzat harturik, Millás-ek diosku «terriblea» dela bilera horren argazkia: Zapatero, apaltasun osoz, argibideak ematen, zertarako, eta hondamendia ekarri digun jendilajea lasaitzeko. Hona idazlearen tesia: «Sableen zaratari lapurren zaratak hartu dio tokia, baina estatu-kolpeek estatu-kolpe izaten segitzen dute, berdin dio jeneral batek emanak izan ala finantzari batek».
Nik neureari euskaraz eman diodan izen bera duzutabeak -Nuevo ejército-eta gauza gehiago ere esaten ditu, denak ere gogoangarriak. Ezagutzen ez baduzu, Interneten duzu zure zain.
Ejertzito berria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu