Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Elefante zuria

2012ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Marie Darrieusecq-ek Joseba Sarrionandia elkarrizketatu zuenean, Iurretako idazleak honela erantzun zion itaunetako bati: «Zertarako nahi dut nik elefante zuri bat? Uste da ospea, aberastasuna eta hori guztia adierazten duela. Baina norbaitek baliogabetu nahi bazaitu elefante zuria oparitzen dizu». Elefante zuria esapideak Asiara garamatza: Siam-go enperadoreak, menpekoren bat baztertu nahi zuenean, elefante zuri bat oparitzen zion. Morroiak ezin zion uko egin opariari, eta, handik gutxira, sosik gabeko errekaren hondoa jotzen zuen elefantea mantendu ezinez.

Ez hain antzina, ez hain lurralde urrunetan, diktadore batek errepublika bat zapaldu zuen eta zapalduta eduki berrogei urtez. Hil zorian zegoela, elefante zuri baten presentea egin zion herriari. Elefante zuriari, ordea, kolore guztietako elefanteak gustatzen, eta haien atzetik ibiltzen da. Ematen dioten pentsua bere tronparen edertasunarengatik dela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.