Hitz beste. Anjel Lertxundi

Elefanteak hegan

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Sinesgarritasunak bere arauak ditu, eta idatziko banu egunero elefanteak hegan ikusten ditudala, edo total eginda nago edo errealitatearen bideak abandonatu eta fantasiaren eremuan sartu naiz. Hala da, behintzat, literaturan. Politikagintzan, antza, ez. Eguneroko errealitatean ikusten ari garenaren arabera, elefanteek hegan egitea bezalakoa da jeltzaleak eta sozialistak hemen elkarri mokoka ibiltzea, eta Madrilen, aldiz, elkarri musuka. Ikusten ari garenaren arabera, ezin da ulertu nola litekeen estatuko sozialisten eta popularren arteko eguneroko liskar zikina —kaka bera ere zikintzerainoko lehian ari dira— eta, aldiz, bi-biek nola egiten duten lapa-dantza ezin estuagoa hemengo gobernagarritasunari eusteko orduan.

Irakurle: periodikoa zabaldu eta zeuk ere elefanteak hegan ikusten badituzu, lasai, ez da txispatutazaudelako. Fantasia politikoaren gramatika bat idazten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.