Magna izeneko nafar mea-enpresari agortzen ari omen zaio Esteribarren daukan magnesita-harrobia. 180 lanpostu kolokan jartzeko arriskua omen dago, eta Zilbeti pagadi babestuan zabaldu nahi dute harrobi berria.
Natura babestu beharra eta gizakiaren premiak. Nola epaitu, zeren alde eman epaia? Egunkari batean, Zilbeti pagadiaren argazki deigarrian, epaitondo mordoa ageri da, motozerren zauri berri aratzekin. Halaxe deitzen zaie arbola moztu ondoan lurrari lotuta gelditzen diren arbola-ipurdiei: epaitondoak edo epai baten ondoak, ondorioak. Epaiak mozketa esan nahi du. Eta zauria. Hedadurak, ordea, gaur ematen diogun esanahi nagusia finkatu digu: erabakiarena.
Egungo esanahiaren araberako epaiarekin esanahi zaharra berritu du Magnak, epaitondoak utziz Zilbeti pagadian. Utzi ditu Lizardiren Zuaitz etzanaren oihartzunak ere: lurra eta epaitondoak «elkarri muinka zaudete: hain adiskide zaharrek azken agurra bai neke!».
Hitz beste
Epaitondoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu