Hitz beste

Errezeta

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Zapaterok Público egunkaria bultzatu zuenean, Prisa taldeko periodikoak estatu mailako ezker eremukomonopolioa galdu zuen. Ez diote traizioa barkatzen.

Ez diote barkatuko.

Prisa taldea orduan hasi zen jariatzen Zapateroren aurkako behazun gaiztoa. Joan den astelehenean, El Paísek aiztokada hilgarria sartu zion, bai editorial gogor batekin, baita Juan Luis Cebrián zuzendari ohiaren artikulu luzearekin ere. Zapateroren hilotz politikoa mendekuaren plazaren erdian dago ordutik. El Paísek motibo aberkoi apasionatuekin zuritu nahi izan du bilaukeriaren handia: Zapaterorekin, Espainia hondora doa.

Egunkariak monopolioa galdu zuen eta Prisa talde osoa kili-kolo dabil. Pasiozko krimenak argitzeko, Alexandre Dumasek cherchez la femme (bilatu emakumea) errezeta ematen zuen, baina ezin aratzago gelditu da cherchez l'argent (bilatu dirua) dela pasiozko krimen politiko honen motibazioa argitzeko errezeta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.