Hitz beste

Eskaintza

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Tsunamia gertatu zen eguntsuetan Yasukok hirurogeita hamabost urte bete zituen. Ingeniari nuklearra da, baina erretretan zeramatzan azken urteak. Orain astebete bere senideak bildu zituen: Fukushimara joan nahi zuela boluntario, hango lan arriskutsu zikinenak egitera; adinean aurrera doala, erradiazioek nekezago eragiten diotela berea bezalako gorputz erkindu bati; Fukushiman dabiltzan ingeniari gazteen premia duela Japonek… Joan zen igandean hartu zuen Yasukok Fukushimarako trena, eta honezkero hasita behar du lanean bere adin bertsuko lankideak ondoan dituela…

Yasukoren perfila eta zirkunstantziak nik asmatutakoak baldin badira ere, Yasuko bezalako hainbat ingeniari jubilatu ari omen da Fukushiman lanean, Yasukorenak bezalako argumentuekin. Ero inkontzienteak dira? Denbora zertan erre ez dakiten jubilatuak? Aberkoi fanatikoak?

Epai arin azkarrak baztertu eta aukeran nahiago errespetuzko isiltasuna…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.