Hitz beste

Eskerrak

Anjel Lertxundi.
2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Eskerrak atzo asko edan nuen, bestela nola burutu gaurko egarria!». Biharamuneko iltzearen zizta guztiz astun jasangaitza izaten baita, aukeran hobe neurriak bezperatik hartzea. Surrealista dela? Surrealista totala da, baina Felip Puig, Generalitateko Herrizaingo sailburua, guztiz bat etorri da zurrutero xelebrearen ateraldiarekin:

«Ziurrenera, iragan maiatzaren hogeita zazpian gertatu zena ulertu duen bakarra naiz».

Maiatzeko hartan, Katalunia Plazan kanpatutakoen kontrako egur-ematearen mozkorraldi ero beroan, Puigek aurreikusten zuen zer ekarriko zuen biharamunak. Horregatik agindu zien mossoei emateko erruz egurra, asetzeko aurrez biharamuneko egarria. Herenegun etorri zen maiatzekoaren biharamuna, eta Kataluniako Plazakoa ulertu zuen bakarrak gainerako politikariek baino hobeto eraman zuen kaskarreko mina: eskerrak maiatzeko hartan egur asko partitu zuen, bestela nola burutu Parlamentu aurreko zalaparta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.