Hitz beste

Espekulazioa

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Krisia medio, Erresuma Batuak bizkarra erakutsi dio Europari. Cameron ondo dabil, edo hanka-sartze sekulakoa egin du? Inork ez daki. Michel Houellebecq idazlearen Mapa eta lurraldea nobelako narratzaileak:

«Hélènen ekonomiarenganako interesa asko ahuldu zen urtetik urtera. Fenomeno ekonomikoak aztertzeko teoriak (…) oinarririk gabeak iruditzen zitzaizkion, arriskatuak, gero eta gehiago lotzen zituen teoriok funtsik gabeko kalaka hutsarekin; alditan, bere kabutan esaten zuen harrigarria ere bazela urtero Ekonomiako Nobel Sari bat ematea, diziplina hark ez zeukala fisikak edo kimikak bezalako metodologia serio zorrotzik (…) Ekonomia ez zen jada zientzia bat, baina ezta arte bat ere, izatez ez zen deus ere».

Ekonomia, ekonomilariak, ekonomiaren tripak: bere gaia zehaztu ezin duen diziplina itsu bati ezin zaio zientzia deitu. Izatekotan, espekulazioa da. Baina ez ideia ekonomikoen espekulazioa, gure sosena baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.