Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Etorkizuna

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Orain arte ikusi ez nuen trepeta elektroniko bat dauka lagunak eskuan. Eta horrek zertarako balio du?, galdetu diot. Lagunak ez badaki, ez daki inguruko inork. Trepeta erakutsi dit, hatz puntari eragin dio, irudiak pasatu dira abiada bizian, une hartantxe gertatzen ari den munduko albiste inportanteena ezagutu dugu, inoiz praktikatuko ez dudan jolas distiratsu baten nondik norakoak esplikatu dizkit…

—Etorkizuna da!, erantzun dit, euforia handiz, hainbat demostrazio egin eta gero.

Ez dit esan «etorkizuna izango da», «etorkizuna da» baizik. Etorkizuna, orainaldian. Etorkizuna, gaur-gaurko zelofanean bilduta. Trepeta berrien fan sutsua izaki, bat merkaturatu ahala, lagunak hartan gastatzen ditu sosak, trepeta berri bakoitzak etorkizuna hurbiltzen diolakoan. Iragana guztiz berdinduta eta etorkizuna eskura dugularik, carpe diem etengabe baten proiekzio gero eta laburrago batek bizi gaitu…

Etorkizuna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.