Hasierako telesail amerikarretan xaboia (soap) zen gehien iragartzen zuten produktua, eta ordutik soap opera deitzen diete sugetzarrei. Baiki: xaboiaren aparra bezala ari zaigu ugaltzen zernahi ingelesez bataiatzeko mania edo euskara soap fenomenoa (BBK Live, Basque Culinary Center, Urdaibai Birdy Center…)., eta oraingoan hiru kutxen fusioa izan da Kutxa Bank perla oparitu diona euskara soap hizkerako hiztegiari. Congratulations! Txirri, Mirri eta Txiribiton kontrata zitzaketen ospakizuna entretenitzeko: sagarra apple, ikatza coal, woman andria, and man gizon…
Guri, ordea, tiro batek bezala egin digu eztanda belarrian, amerikar komikietako onomatopeia batekin egin ere —bang!—, eta geure burua imajinatu dugu hipoteka bat eskatzen: errezibitu gaituen langileak tiradera zabaldu du, baina hipotekaren inprimakia hartu beharrean, pistola bat atera du bertatik…
Garaiotan, eta hipoteka bila? Tok Kutxa Bang!
Hitz beste
'Euskara soap'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu