Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ez da unea

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Mundua mundu denetik, denoi gustatzen zitzaigun tartetxo batez errealitatea aparkatu eta, kontakizunetako gezurra sinetsiko bagenu bezala eginik, hura bizi eta dastatzea. Entretenitu nahi genuen, errealitatearen zama gainetik kendu. Eta, ondo bidez, mundua ulertzeko-edo aukeratxoa baldin bazegoen, hainbat hobe.

Egun, ordea, errealitatea ematen ari zaigun gezur pilarekin, zertarako fikzioa? Gezurra ari baitu. Egunero. Zirkunstantzia guztietan. Atzo arratsaldean esan zigutenaren guztiz kontrakoa irentsarazi nahi digute gaur goizean.

Atzoko egunak ere gezur sorta luzea eman zuen. Perletako bat: Bankiako ikerketa noizko galdetu ziotenean, «ez da unea», esan zuen Raxoik, hatsa ere gezur zuela. Ez da unea, ez duzue-eta mundua ulertzeko heldutasunik. Jakizue behingoz egiak eta justiziak beren une egiazkoa eta justua dutela: guk erabakiko dugu noiz den. Bitartean, on dagizuela guk zerbitzatutako fikzioak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.