Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Eztanda

2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Iñigo Aranbarrik Literatura Eskolarako ondu zuen Herioren hegala testua —bonbardaketek han-hemengo literaturetan izan duten islari buruzko hitzaldia— sarean dago, eskura dago, gure zain dago. Beste testu askoren artean, Wislawa Szymborskaren poema itxuraz sotil baten itzulpena ageri da bertan:

Andrea, nola duzu izena? —Ez dakit. Zenbat urte dituzu, nongoa zara? —Ez dakit. Zergatik egin duzu zulo hau? —Ez dakit. Noiztik zabiltza gordean? —Ez dakit. Zergatik egin diozu haginka nire atzamarrari? —Ez dakit. Ez dakizu ez dizugula ezer egingo? —Ez dakit. Noren alde zaude?—Ez dakit. Gerran gaude, aukera egin beharra duzu. —Ez dakit. Zu bizi zinen herrixka, bada oraindik? —Ez dakit. Hauek dira zure seme-alabak? —Bai.

Aranbarrik berripaper honi esan ziona: «holako drama handi baten aurrean, fikzioak, literaturak estalki moduan ez du balio; oso irudi oinarrizkoetara jotzen da, oso oinarrizko sentimendu horiek adierazteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.