Ez naiz periodiko askok igandetan ekartzen dituzten izokin koloreko gehigarrien irakurle. Hirutasun santua bezain ulertezina egiten zait bertako informazioa. Jakin-minez, ordea, inoiz sartu izan naiz, enpresen munduko informazioen peskizan batez ere, eta harrigarria egin zait bankuetako eta enpresa handietako buruzagiek darabilten terminologiaren oihartzun erlijiosoa: misioa, proiektuarenganako sinismena, baloreak, elkarren arteko komunioa, sakrifizioa dira etengabe darabiltzaten hitz eta espresioak. Eta denek azpimarratzen dute proiektuarenganako inplikazio guztiz pertsonala ezinbestekoa dela fedeari eusteko. Erlijioak esaten duen bera, gutxi gora behera.
Durkheim filosofoak aspaldi esan zuen erlijioaren formak egokitu egiten direla gizartearen bilakabidean. Enpresetako paradisuarenganako fedea galtzen duenari infernua tokatzen zaiola, hori ere esan nahiko zuen Durkheim-ek gutxi gorabehera.
Fedea lantegian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu