Sortuk arbuiatu berri du ETAk omen zeukan Lopez lehendakariaren kontra atentatzeko asmoa. Aldi berean, giza eskubideen kontrako urraketa guztiak arbuiatu ditu. Sortuk fitxa mugitu duela irakurridugu albistegi batean. Norabide bertsuko asko irakurri/entzun dugu han-hemen. Fitxa mugitzea, oker ez banago, kalkulu baten ondorengo mugimendu bat da. Ikusten duzu kontrarioak zer egin duen, kalkulatzen duzu zer komeni zaizun, eta fitxa mugitzen duzu. Sorturen arbuioa kalkulu hutsa da, beraz. Hotz-hotzean kalkulatuta arbuiatu du Lopez lehendakariaren kontra atentatzeko asmoa.
Hatza zupatzen gaudelakoan, ala?
Egunotan, Beatriz Etxebarria atxilotu berriaren testigantza lazgarria ezagutu dugu. Frogatuko balitz ere salatutako torturak guztiz benetakoak direla: nekez ikusiko ditut Sorturi are gehiago eskatzen dioten horiek torturaren kontrako fitxa mugitzen, ezta mugimenduari kalkulu hutsaren kiratsa balerio ere.
Hitz beste
Fitxa mugitzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu